882,50 km-ko azalera du. Araxes ibaiaren luzetarako malda, bataz beste, 1,2koa da. Gure lurraldean, ur emaririk handiena daukan ibaia da. Araxes ibaiaren sorburua Aizkorri mendilerroan dago
Download 445 b.
|
- Bu sahifa navigatsiya:
- Herri hauek zeharkatu baino lehen, Aizkorri mendian jaiotzen da. Eta bere urak Kantauri itsasoan isurtzen ditu.
- Ibaian bertan, beste hainbat hondakin zeuden adibidez; latak, beira, ehunen hondakinak, …
- Beste proba batzuk ere egin genituen. Oxigenoarena adibidez, 11mg/l da. Honek esan nahi du primeran dagoela.
- Sugeak ere ikusi segituen; gorbatadun sugeak, suge biperakada,…
882,50 km-ko azalera du. Araxes ibaiaren luzetarako malda, bataz beste, 1,2koa da. Gure lurraldean, ur emaririk handiena daukan ibaia da. Araxes ibaiaren sorburua Aizkorri mendilerroan dago.
Malda malkartsuak eta aran meharrak ditu. Araxes ibaiaren aranak irekiak eta zabalak dira. Mendilerroaren inguruetan sortuak diren hainbat errekatxoren ur ekarpenak hartzen ditu. Gipuzkoako ibairik luzeena da Oria ibaiarekin elkartze delako; gune jakin batean
Ibai bazterretan ekosistema oso dinamikoa eratzen da. Euri asko egiten duen garaietan, urak ibai bazterrak estali eta indar handik higatzen ditu. Araxes ibaiko landaretza ez dago oso ongi moldatuta; ibai ertzetako hormak nahiko bertikalak daudelako, horregatik landareentzat lekurik ez dago. Araxes ibaiko landareak erabat uretatik kanpo daude.
Landaretza batzuetan arriskuan egoten da. Behe ibilguan kokatzen da. Ibai honen sakonera; 0’5 metrotik beherakoa da. Bere zabalera; 5 eta 10 metro bitartekoa da. Ibai honen hondoan harri txintxarrak, harea, lohia eta harri kozkorrak daude. Araxes ibaiaren uraren abiadura 10 metrotan 0’82 minutu. Eta tenperatura, 8º C. Ibaia bideratuta dago eta bertan hainbat presa daude nahiz eta orain kentzen joan. Ibaiak erabilera asko ditu. Nekazaritza edo abeltzaintzarako erabiltzen da. Uraren indarra maiz zentral elektrikoetan erabiltzen da.
Araxes eta Oria ibaiak hainbat herrietatik igarotzen da: Ikaztegieta, Altzo, Alegia, Tolosa, Ibarra, Anoeta, Irura, Billabona, Asteasu, Zizurkil, Aduna, Andoain eta Hernialde.Herri hauek Tolosaldearen barnean kokatzen dira eta Tolosaldeaz gain ere Goierri aldean kokatzen da. Herriak: Ormaiztegi, Segura, Idiazabal, Olaberria, Beasain, Lazkao, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Ataun, Arama, Altzaga, Gaintza, Orendain, Baliarrain. Esan dugun bezala, herri hauek Gipuzkoan daude.
Herri hauek zeharkatu baino lehen, Aizkorri mendian jaiotzen da. Eta bere urak Kantauri itsasoan isurtzen ditu.
Ez du kiratsik, ezta aparrik ere. Ikusi genituen arrainak ez zeuden hilik. Guk aztertu genuen lekuan, ez genuen olio edo koiperik ikusi. Tamaina guztietako hondakinak ikusi genituen, horien artean gehien harritu ziguna supermerkatuetako karroak eta autoetako gurpilak izan ziren.
Landare artean, zabor asko zegoen. Zabor gehiena ibaiaren ertzetan zegoen: plastikozko hondakinak, plastikozko ontziak, latak, beirak, paperak, kartoiak, …
Hondakinen kantitatea ere neurtu genuen. Adibidez: kristalezko ontziak; uraren barnean 1-10 unitate artean eta ertzean berriz 10-50 unitate artean.Plastikozko ontziak uretan 1-10 unitate, ertzean 10-50 unitate. Edari latak 1-10 artean uretan eta ertzean ere. Tetabrikak 1-10 artean uretan eta ertzean. Latak elkarri lotzeko plastikoak uretan ez zeuden baina ertzetan 1-10 artean.
Guk uraren kalitatea neurtzeko, proba batzuk egin ditugu. Proba batek honetan datza: hasieran animali bat bilatu behar dugu inguru horretan eta gero segun eta zer animali mota izan, ur kalitate bat ala bestea izango da.
Guk proba hau eginez, gasteropodo bat aurkitu genuen. Gasteropodoak eman zigun informazioa, honakoa izan zen: ur kalikate egokia zuela.
Beste proba batzuk ere egin genituen. Oxigenoarena adibidez, 11mg/l da. Honek esan nahi du primeran dagoela.
Lehenago aipatu dugun bezala gasteropodo bat aurkitu genuen eta hainbat arrain mota ere ; Barboa, ibai-amuarraina, ezkailua, loina, amuarrain - hotzadarra, aingira,…
Txoriak ere ikusi genituen, hauetan ere hainbat mota; txepetxa, ur-zozoa, uroiloa, basahatea, sasi-txori arrunta, buztan ikara,…
Sugeak ere ikusi segituen; gorbatadun sugeak, suge biperakada,…
Araxes ibaiaren ura Araitz-Betelu inguratzen duten mendietatik ere osatzen da.Gehien bat elurra eta giro txarra dagoenean urak bideak egin eta ibairaino heltzen da.Bertan ere animalia asko egoten dira:arrainak , hegaztiak …
Gure ustez, ibaia oso ondo dator herri honentzat, zeren eta guk etekin asko ateratzen diogu. Baina batzuetan gehiegi abusatzen dugu eta horren ondorioz, ibaia nahiko zikina dago. Gainera zikina dagoenez ez da polita gelditzen paisaian eta bestetik obretan ari dira eta itxura txarra du.
Betelun ere , Araxes ibaia igarotzen da eta bertan udan jendea bainatzeko presa moduko bat ezartzen dute. Bertan toki guztietako jendea baina daiteke eta txakurrak eta animaliak debekatuta egoten dira garbiketarako. Oso giro polita izaten da eta gure ustez ere ibaiaz gozatzeko beste era bat da , eta gainera ondo zainduz gero kalterik egin gabe.
Download 445 b. Do'stlaringiz bilan baham: |
Ma'lumotlar bazasi mualliflik huquqi bilan himoyalangan ©fayllar.org 2024
ma'muriyatiga murojaat qiling
ma'muriyatiga murojaat qiling