2. 0 Txikienek iñauteriak


Download 326.12 Kb.
Pdf ko'rish
bet4/4
Sana17.11.2017
Hajmi326.12 Kb.
1   2   3   4

itsasondoko      aitonak 

( 23 )

Gaur eskola zarraz ezagutzen degun

etxea zan garai artako eskola.

Kanpotik gaur bezelako itxura zun

eta barrutik ere aldaketa gutxi.

Karreapetik asita, lenengo solairuan

maixue bizi zan eta goikoan 

maixtrea. Eskolak berriz, karreapetik

sarrera zuela, neskana, orain 

bezelaxe,eta mutillena, eskillaratatik

igo eta aurreneko solairuan etxe

bizitzan parez-pare sarrera zuela.

M

utilla  naizenez,  emen,  goiko

eskolan gertatzen zana azaldu-

ko  det  don  Marcos  Perez  de

Mendiguren,  maixu  genduela.  Eta  nes-

kanen,  doña  Eugenia  Sagredo  maixtra

zutela,  berdintsu  gertatuko  zan  ere

zigorketak salbo.

Ikas  maiek,  luzeak  ziran,  bakoitza

zortzi ikasleentzako. Bakoitzak, esertze-

ko,    bere  tokia  zuen,  maixuk  esanda

bezela,  eta  batzuk  eserita  bazeuden,

tartekok, eseri nai bazuten atzetik sartu

bear  izaten  zuten.  Orman  bi  arbel

aundi, zurezko ertzekin; mapa bat boro-

bil  bilduta  eta  oso  gutxitan  zabaltzen

zana;  bola  batzuk  alanbren  kontatzen

ikasteko eta zutikako erloju aundi bat.

Maixuentzat,  oltza  baten  gañean,

bere  maia  eta  silloia,  eskolaru  denak

bere begi-bistan ondo zaintzeko. Danan

atzean, komuna, baimena emanda sar -

tzerakoan,  zintzilik  zegoen  ol  txiki  bat

bueltatu bear zan, barrun bakarren bat

zegoela adierazteko.

Eskola aste guzian izaten zan, larun-

batean ere bai. Mutillek asteazken arra -

tsaldean  izaten  zuten  jai  eta  neskek

ostegun arratsaldean.

Garai artan, eskola urteak seitik ama-

lauera  ziren,  bañan  seguruenik,  gure

eskolan,  iñor  etzan  amalau  urtetara  iri -



( 25 )

( 24 ) 

kultura

itsasondo2.0

((( 12.zk  )))

itsasondo2.0

((( 12.zk  )))

Makillaje tailerra

A

urten Itsasondoko Udalak, herriko emakumeentzat makillaje ikastaroa

antolatu du. Tolosako Beatrizek ematen du saioa asteartetan, 7-9etara

eta bertan, herriko 9 emakume parte hartzen ari dira. Hilabetean zehar, tek-

nika desberdinak ikasiko dituzte.

Ziklo-krosa

A

urten  ere,  azken  urteetan  bezala,  Ijittu  Kirol

Elkarteak  Itsasondoko  ziklo-krosa  antolatzea  lortu

du,  zenbait  oztopo  eta  arazori  aurre  egin  ondoren.

Hasieran,  2011ko  urtarrilaren  16rako  genuen  jarria  hi -

tzordua,  baina  Frantzian  munduko  kopako  lasterketa

zela eta, lasterkari onenek hara joateko intentzioa era-

kutsi  zigutenez,  antolakuntzak  eguna  aldatzea  erabaki

zuen.  Astebukaerarik  libre  ez  zegoenez,  eguberrietako

astera jotzea erabaki genuen -abenduak 30- eta horre-

gatik ospatu genuen aurten astegun batean.

Ziklo-krosa egun bateko lasterketa bada ere, aurretik

lan asko eginarazten digu. Aurrekontua 6000

€ inguru-

koa  izaten  da.  Diru  hori  lortzeko,  urte  osoan  baliabide

ugari  izaten  ditugu  martxan:  Udalaren  diru-laguntza,

txosnaren  alokairua,  zozketak,  karteleko  babesleak  eta

aurten  nobedadea  ziklo-kroseko  egutegia  izan  da.

Zozketan 588 zenbakia atera da.

Kirol  jardunari  begiratuta,  Euskaltel-Euskadi  taldeko

txirrindulari  ermuarrak  lortu  zuen  garaipena,  Iñaki

Lejarreta  berriztarrarekin  lehia  estua  izan  eta  gero.  Bi

hauekin lehian Javier Ruiz de Larrinaga ibili zen, gerora

Espainiako txapeldun geratu zena; baina, gurpila zulatu

eta denbora asko galdu zuen.

Laugarren postuan lasterketan zehar aurrealdean ibili

zen mutiloarra izan genuen: Jon Ander Insausti. 18 urte

besterik  ez  ditu  eta  dohai  handiak  ditu  ziklo-krosean

aritzeko.

Jubenil eta kadete mailan ere goierritarrak izan geni-

tuen jaun eta jabe. Jubeniletan, Caja Rural etxeko Peio

Olaberria mutiloarra. 

Kadete mailan, ez ohiko argazkia ikusi genuen, bi tal-

dekide  sartu  baitziren  eskua  emanda:  Inoxkra-Beasain

taldeko Patxi Aldanondo eta Alex Aranburu.

Ijittu  Kirol  Elkartearen  izenean  eskerrak  eman  nahi

dizkizuegu  ziklo-krosaren  alde  laguntza  ematen  digu-

zuen  guztioi.  Bai  errepidea  eta  bidegurutzeak  ixteko,

lasterketa egunean ,bai elkartean bazkaria egiten digu-

zuenei, bai babesle eta iragarleei eta baita zuri ere, herri-

tar,  gure  lasterketa  dela-eta  eragozpenak  jasan  behar

eta ulertzen gaituzulako.

Datorren  urtean  ere  beste  edizio  bat  antolatuko

dugulakoan, agur.



Santa Ageda

K

opla  zaharrak  dioen  bezala,  “Santa  Ageda



bezpera degu Euskalerriko eguna / etxe guz-

tiak  kantuz  pozteko  aukeratua  duguna”.  Eta

horrelaxe, esan eta egin. Otsailaren 4an eskolako

haur, guraso bertsolari eta trikitilariak elkartu eta

Itsasondon zehar Ageda Santuaren koplak abes-

tu genituen.

Ez  dakit  itsasondoarrok  eztarriz  sano  gabil -

tzan,  baina  saiatzen  garela  ez  digute  ukatuko,

behintzat



Emakume Eguna

M

artxoak 8, festa giroan ospatu zuten herriko ema-

kumeek.  Gazteek  eginiko  omenaldiarekin  hasi  eta

47  emakumeek  parte  hartu  zuten  afari  goxo  batekin

bukatu  zen  eguna.  Aurtengo  emakume  omendua

Arantxa Eceiza izan da.



Ijito Eguna

O

tsailaren  26ean  hitzordua  eta  ijito  herriari

dagokion moduan, zartagi eta mailu zara-

ta kaleetan, koloreak jantzietan, bizar eta bibo-

teak mutikoetan  eta batez ere irrifarrak aurpe-

gietan.  Beste  urte  batez  Ijito  eguna  Itsasondon

giro onean ospatu da. Eguraldiak gehiegi lagun-

du  ez  bazuen  ere,  garbi  dago  ondo  pasa  nahi

duenak  aurkitzen  duela  modua.  Errumaniatik

etorriak direla diote batzuek, bestelako lurralde

hurrenetatik besteak, gutxi axola digu horrek ez

dezatela  ahaztu  datorren  urtean  ere  zai  izango

zaituztela.


Osagaiak: 8 pertsonentzako.

Esne-gaina, litro ½  bat

8 jogurt natural

200gr azukre

5 gelatina orri

Prestakuntza:

Hasteko,  esne-gaina  harrotu  (baso  erdi  bat  aparte  utziko

dugu). Komeni da oso hotza egotea; ondo harrotu dugune-

an,  azukrea  eta  jogurtak  gehituko  ditugu  eta  guztia  ondo

nahastuko dugu.

Beste alde batetik, gelatina orriak uretan sartuko ditugu,

bigundu  daitezen.  Behin  bigunduta,    esne-gain  baso  erdia

berotuko dugu eta gelatinak gehituko ditugu erabat desa-

gertu arte nahastuz. Ondoren, aurreko nahasketari botako

diogu  eta guztia ondo nahastu dugunean moldetan jarriko

dugu eta hozkailuan  sartuko dugu, hoztu  eta aldi berean

gogortu dadin.

Jateko orduan moldetatik hobeto atera ahal izateko, ur

berotan moldea sartuz gero errazago aterako dituzue.

Nahi izanez gero, zapore desberdinetako mermeladekin

saltsak  egin  ditzakezue,  edota  fruta  desberdinak  egosi  ur

eta azukrearekin, eta gero txikitu.

n

( errezeta )



Yogurran babaroisse

Jose Ignacio Duhau

Rubiorena Jatetxea. BEASAIN

943 88 57 60

Maixabel Garmendia

Izadia Loradenda. BEASAIN

943 88 14 40

( 26 ) 

liburuaren txokoa

( 27 )

Katalin eta

amaren 

tripatxoa

Liesbet Slegers

Orrialde  garbi-

garriak  eta  ertz

biribilduak  di -

tuz ten  txikien -

tzako  liburu  bereziak  dira.  Hitzekin

eta  haur  baten  begiekin  Katalinek

"bere mundua" erakutsiko digu: bere

etxeko  bizimodua,  zaintzailearekin

duen  harremana,  nebatxo  jaioberria-

ren etorrera... eta toki guztietan lagu-

nak egingo ditu. 



Nur eta magia 

kanpamentua

Toti Martinez de

Lezea

Uda  bukatzen  ari  da

eta  Nur  oso  udaleku

berezi batera joan da,

egiazko magia egiten

den  udaleku  batera.  Handia  denean

magoa  izan  nahi  du,  eta  orain  lehe-

nengo trikimailuak ikasiko ditu. Oliver

eta  Txagu  Magu  magoak  ezagutuko

ditu.  Eta  baita  beste  magia-ikasleak

ere. Baina, udalekuan badira misterio-

ak, eta Nurrek eta bere lagunek poli-

ki-poliki  argituko  dituzte  misterio

horiek.


Moroak gara behelaino artean?

Joseba Sarrionaindia

Joseba  Sarrionandiaren  liburu  ezberdina

duzu Moroak gara behelaino artean? hau.

Bereber  hizkuntzaren  lehenetako  gramati-

ka egilea den Pedro Hilarion Sarrionandiak

piztutako  jakin-minetik  abiatuz,  liburua

saio-lan anitza eta sendoa da. Bertan aurki-

tuko  dituzu  pertsonaia  historikoak  eta  gerla  kolonialei

buruzko gogoetak, aitormen pertsonalak eta iritzi politiko-

ak,  biografia  bitxiak  eta  pasadizo  sinesgaitzak,  hizkuntzei

buruzko ideiak...

La estación perdida

Use Lahoz

Sarri bizitzan gertatzen den moduan, ezus-

teko  berriek  bapatean  bizitza  aldatzen

dizute eta hauxe da nobela honen protago-

nista  den  Santiago  Lanssc-eri  gertatzen

zaiona.  Bizitzak  bere  jaioterria  uztzi  eta

Bartzelonara  joatera  behartzen  du  San -

tiago,  orduaz  geroztik  gainbehera  batetan

amiltzan  da  bizitza,  ahalik  eta  amodioak  salbatzen  duen

arte.  Nobela  honek  XX  mendeko  bigarren  erdialdean

Espainiar  gizartean  ematen  diren  aldaketak  agerian  uzten

ditu.


LIBURUTEGIKO OHARRA:

Itsasondoko liburutegian zerbitzu berria jarri da. Hain zuzen

ere, astearte eta asteazken goizetan arreta zuzena eskainiko

da 9:30etatik aurrera. Bertan, arduraduna izango da eta 

erabiltzaileek txartelak egiteko, zalantzak argitzeko, liburuak

topatzeko edota libururua eskatzeko aukera izango du.

Interesatzen den libururik ez balego, beste liburutegietatik

ekartzeko aukera izango litzateke. Horretarako, astearte edo

asteazkenetan, liburutegira gerturatu behar da.

Horrez gain, liburutegiko helbidea luzatu nahi da, liburutegira

gerturatu ezin duenak bere eskaera egiteko: 

liburutegi.itsasondo@udal.gipuzkoa.net.

( lorezaintza gomendioak )



Hortentsia 

(hydrangea macrophylla)

itsasondo2.0

((( 12.zk  )))

itsasondo2.0

((( 12.zk  )))

Ezaugarriak

Zuhaixka  hosto  erorkorra  da,  Japonia  eta  Txinatik  ekarria.

Lorezaintzan oso dira nabariak bere lore zuriak, fuksiak, arro-

sak eta urdinak. Landare horren koloreak lurraren azidotasu-

nari lotuta daude. Oso azidoak diren lurretan lore urdinak iza-

ten  dira,  lur  alkalinoa  denean,  berriz,  gorriak  edo  arrosak.

Kolore  zuriko  loreak,  aldiz,  ez  daude  lurraren  azidotasunari

lotuta. Hortentsia martxotik irailaren bukaeraraino loratzen da

eta bai lorontzian bai lorategietan aldatu dezakegu.

Gure  lorategian  hortentsia  urdinak  lortzen  ez  baditugu,

merkatuan aurkituko ditugu hainbat produktu, urari nahas-

tuta. Hala, gure desioa errealitate bihurtu ahal izango dute.



Ingurumena eta exposizioa

Zuhaixka  hori  erdi  itzalean  landatu  behar  da,  eguzkiaren

izpien  zuzeneko  berotasunetik  urrun.  Bestela,  hostoetan

erredurak aterako baitzaizkio eta hori kolorea hartuko bai-

tute.  Gainera,  loreak  askoz  gutxiago  irauten  dute.

Orientaziorik hoberena iparra da.



Ureztatzea

Hortentsia oso exigentea da urarekin, beraz, lurra beti umel

mantendu  behar  da  loretan  dagoen  bitartean.  Ahal  bada,

euri ura erabiltzea komeni da.



Ugalketa eta kimaketa

Landara  hau  aldaska  bidez  ugaltzen  da,  udazkenean.

Betebehar hori egiteko 10 zentimetroko adartxo bat hartu-

ko dugu eta hosto guztiak kenduko dizkiogu, goi aldeko 2

edo  3  izan  ezik.  Adarraren  ebakia  sustraitze  hormonekin

bustiko  dugu  eta  lur  arinean  sartuko  dugu.  Lur  hori  %50

hondarra eta %50 turba izango da.

Kimaketa egiteko, lore guztiak zimelduta izan behar ditu,

eta  hori  udazken  bukaeran  edo  negu  hasieran  izango  da.

Hortentsia  bi  urte  baino  gehiagoko  adarretan  loratzen  da,

beraz ez dugu ipurditik kimatuko. Era aproposean kimatze-

ko,  adarren  bi  herenak  erdi  aldean  moztuko  ditugu  eta

herenak lurretik hasita 2 edo 3 begitara. Horrekin zuhaixka

ez zahartzea lortuko dugu.



Lurra eta ongarriak

Lurrak Ph azidoa izan behar du. Egokiena nahasketa bat iza-

tea litzateke: hondarra, turba eta lurrustela; eta, baita hone-

lako landareentzat merkatuan saltzen dituzte lur bereziak ere.

Udaberrian  eta  udan  ezinbestekoa  da  15  egunetik  behin

lurrari ongarriak botatzea.



Ale honetan parte hartu dutenak

honakoak dira:

Ainara Martinez Maitia

Ainara Urteaga

Arantzadi Elkartea

Axier Bazaga

Belen Mendizabal

Danel Etxeberria

Eskolako haurrak

Haizea Arruti

Haurreskolako Hezitzaileak

Iker Mendizabal

Iker Zaldua

Jose Ignacio Duhau

Jubilatuak

Mª Jose Arrizabalaga

Maite Lasa

Maite Riaño

Maixabel Garmendia

Mikel Mendizabal

Miren Segurola

Rosa Aurkia

Rosi Noguera

Unai Agirre

itsasondo  2.0

-k ez  du  bere  gain

hartzen  aldizkarian  adierazitako  esanen

eta iritzien erantzukizunik.

Herritik  kanpo  bizi  baldin  bazara,  eta,

korreoz  edo  e-mailez,  aldizkaria  zure

etxean  jaso  nahi  baduzu,  jarri  gurekin

harremanetan:

943 88 11 70

itsasondo2.0@itsasondo.net

Lege gordailua: 

ISSN:

SS-297-2010



2171-5572

P

a



p

e



b

ir

z



ik

la

tu



a

n

 e



g

in

a



GOGORARAZTEN DI

ZUEGU

HURRENGO ALEA 

EKAINEAN

IZANGO 

DUZUTELA ETXEAN

!

Esaera zaharrak

Korrika

"Amari egindako zorrak ez dira 

inoiz ordaintzen"

"Aita biltzaile, seme gastatzaile"



Kultur Agenda

Apirila

01: Antzerkia, 22:00etan ( Prest gaude).

03: Mendi irteera: Itsasondo-Usurbil-Beasain.

08: Ipuin lehiaketarako lanak aurkeztu behar dira.

09: Itsasondoko I. herri eguna. Festa herrian zehar.

13: Korrika.

15: Korrika txikia.

Maiatza

Dantza entsaioak hasiko dira San Juanetarako, 

sorgin dantza ikasteko.

15: Mendi irteera.

28: Dantzari eguna.

Ekaina

02: Dolomitak, ikusentzunezkoa, 

20:00etan gaztelekuan.

04: Oriora irteera.

23: San Juan bezpera.

1 7 .

KORRIKA  dugu  aurtengoa,  eta

apirilaren  13an  zeharkatuko  ditu

Itsasondoko  kaleak  euskararen  maratoiak.

Apirilaren 7an Trebiñon hasiko du ibilbidea

euskaren lekukoak, eta hamar egun ondo-

ren,    apirilaren  17an  Donostian  amaituko

da KORRIKA. Maitatu, ikasi, ari..euskalaka-

ri, aurtengo KORRIKAren leloa.

KORRIKAri  behar  bezelako  harrera  egin

asmoz, hau da Korrika Kulturalaren barruan

antolatu dugun egitaraua:

• Martxoak 25: bertso-afaria

• Apirilak 1: antzerki emanaldia, “Prest gaude” obra, 22:00etan,

aterpe itxian.

• Ipuin marrazki lehiaketa udala-eskolak antolatu du. Ikastolako

haurrek  marrazki  eta  ipuinak  egin  beharko  dituzte.  Adinka

sailkatuta, gai desberdina landu beharko du talde bakoitzak.

Apirilaren 8an lanak entregatu behar dituzte herriko liburute-

gian  eta  sariak,  apirilaren  15ean  ospatuko  den  Korrika  txiki

egunean banatuko dira.

• Apirilak 13: KORRIKA

• Apirilak 15: Korrika txikia. Arratsaldeko 5etan Aramatik jaitsie-

ra. Ondoren, txokolatada eta gazteek antolatutako jolasak.

itsasondo

Herriko Aldizkaria

(((  12. zk  )))

Martxoa-Ekaina 2011

2.0

Telefono

interesgarriak

Udaletxea 

943 881170

• Gizarte Langilea

• Udal Arkitektoa

• Epaitegia

.............................................................................................



Haurreskola  

943 164831

Herri Eskola 

943 887704

Arbel-Aitz Elkartea 

943 881339

Lurdes Janari Denda 

943 885236

Arrastoa Botika 

943 882148

Medikuarenean Txanda Hartzeko 

943 805800

Kaxintane Taberna  

606 756551

Nautiko Taberna / Izaskun Hotela  

943 880012

Izaskun Ileapaindegia 

943 160285

.............................................................................................



Sasieta 

943 161555

Traste Zaharrak  

943 161590

Taxi (Ordizia) 

943 881486


Download 326.12 Kb.

Do'stlaringiz bilan baham:
1   2   3   4




Ma'lumotlar bazasi mualliflik huquqi bilan himoyalangan ©fayllar.org 2020
ma'muriyatiga murojaat qiling