Juan manuel Era su nek eta Mikel Ara nal dek irabazi
Download 42.76 Kb. Pdf ko'rish
|
- Bu sahifa navigatsiya:
- 2005eko irailaren 27a, asteartea ::: 1.605 zka. ::: www.kronika.net
- Ipuiak kontatzen izango da bihar Lur Korta
- Erasun eta Aranalde onenak kilo gutxiren aldearekin
- Juan Manuel Erasun Juan Manuel Erasun Mikel Aranalde Mikel Aranalde J.M. E RASUN
- 2005eko irailaren 27a, asteartea ::: 1.605 zka. ::: www.kronika.net Argitaratzailea
- Kamarero-kamarera
- 943 55 42 37 Iñigo Royo Masajista.
- Nicaraguari buruzko erakusketa eta hitzaldia aste honetan
- Lau ekitaldi astebetean
- HONEK taldearen erakusketaren kartela.
- Buenos Aireseko Hernanin altzariak erosten Altzari zaharrak saltzen ditu Buenos Aireseko Hernani dendak
- Egunez
- Bukatu da Kultur Arteko Astea
JUAN Manuel Era su nek eta Mikel Ara nal dek irabazi zuten atzo Jauregin jokatu zen bikotekako norgehiago- ka, Bixente Mitxelena eta Jesus Mari Ormae txea Urki- ren aurka. Irabazleek 5.193 kilo ebaki zituzten eta gal - tzaileek 5.126,5 kilo. 67 kilo- ko aldea, baina, sailetan ber- din ibili ziren. Seina sail ebaki zituzten eta azkeneko- an maila ba ka rra gehiago ebaki zu ten irabazleek. Parean ordubete osoan Hasi zirenarekin batera an - tzeman zitekeen alde haun- dirik ez zela izango bi biko- teen artean. Hasieran Era sun eta Aranalde aurreratu zi ren baina, Mitxelenak eta Urkik inork uste ez zuela, lehenago bota zuten 4ga rren saila. Erasunek eta Ara nal dek pix- kanaka terrenoa jan zieten Mitxelena eta Urkiri eta sei- garren sai la lehenago buka- tu zu ten. Zazpigarrenean er - diak moz tu zituztenean bete zen segan aritzeko zuten ordubetea. Txanda librean zen nor- gehiagoka eta Era sun eta Aranalde maila erdika aritu ziren elkarri erreleboa ema- ten; Mitxelenak eta Ur kik batzutan hiru txandatan moztu zuten mai la.
Goizeko euriak blai egin zituen atzo Jaure giko sailak eta belarrak pixu haundia hartu zuen. Belar pixua izan- da edozeinek irabazi zezake- ela ikusten zen, lana txukun xa
mar egin ezkero behint- zat.
Irabazleek Kronikari adie razitakoaren arabera, be larra bustita zegoen eta horrek lana konplikatu eta zakartu egin zien pixka bat. Ara nalde: “sega kolpea moteldu egiten da eta bela- rra segari erantsi egiten zaio”.
Kiloak kendu ere egin zituz- ten atzo epaileek, penaliza- zio lege berria aplikatuta. Txukun moz ten ez duenari txartel gorriak ateratzen diz- kiote eta txartel bakoitzaga- tik 20 kilo kentzen dizkiete. Irabazleek hiru txartel gorri (60 kilo) ikusi zituzten eta galtzaileek bi (40 kilo).
Bi irabazleak gustora aritu ziren atzo segan elkarrekin, eta biek azpimarratu zuten lagunaren lana. Erasun: “bizi egin beharreko lana da txan- da librekoa eta ondo molda- tu gara horretan”. 2005eko irailaren 27a, asteartea ::: 1.605 zka. ::: www.kronika.net O M U G A L A R I A K Mugalari hernaniarrei omenaldia gaur Omenaldia egingo zaie gaur Bigarren Mundu Gerran mugalari lanetan ibili ziren hernaniarrei. Mugalariek aliatuen aldeko jendea pasatzen zuten mugaz alde batetik bestera, gehienetan pilotuak. Lau hernaniar ibili ziren mugalari: Florentino Goikoetxea, Tomas Anabitarte, Martin Errazkin eta Juan Manuel Larburu. Europako Comète sareko parte ziren lau mugalariak eta beste hernaniar askok ere lagundu zuten, paperak pasatzen eta abar. Hernaniko Udalak herna- niar haiek gogoratu nahi ditu gaur eta omenaldi ekintzak antolatu ditu; Asociacion de Amigos del Comète taldeko- ak ere gonbidatu dituzte. 11:30etan deklarazio institu- zional bat irakurriko dute Udaletxean; 13:15etan monumentu bat inauguratu- ko dute Osiñagan eta 14:00ak aldera Altzuetan bazkalduko dute, Florentino Goikoetxearen jaiotetxean. SS O I P U I O R D U A Ipuiak kontatzen izango da bihar Lur Korta Lur Korta ipui kontalariaren eskutik bi ipui saio izango dira bihar, Hernaniko Udal Liburutegian. Lehenengo saioa 3-4 urte arteko ume- entzat da eta 17:30etan hasiko da; bigarren saioa 5- 7 urte arteko umeentzat eta 18:00etatik aurrera. Udarako oporraldiaren ostean berriz bihar hasiko da ipui ordua. Hernaniko Udalak antolatzen du eta Eusko Jaurlaritzaren lagun - tza jasotzen du. SS
Erasunek eta Aranaldek 5.193 kilo ebaki zituzten eta Mitxelenak eta Urkik 5.126,5 kilo. Belarra pixu zegoen eta horrek erabaki zuen atzoko saioa. Seina sail ebaki zituzten eta irabazleek maila bat gehiago besterik ez. Juan Manuel Erasun Juan Manuel Erasun Mikel Aranalde Mikel Aranalde J.M. E RASUN «Belarra blai zegoen eta edozeinek irabazi zezakeen gaur» 2005eko irailaren 27a, asteartea ::: 1.605 zka. ::: www.kronika.net Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, U. Apaolaza, E. Agirre, A. Oiartzabal eta A. Zerain. Egoitza: Larramendi 11. ¤ 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: kronika@topagunea.com eta publi@kronika.net Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422. Kamarero-kamarera bat behar dugu, barran eta komedorean lan egiteko. 605 715 588 Arotz profesionalak lan txikiak egingo lituzke. Deitu: 656 78 64 15 Hernanin alokatuta dudan etxebizitza baterako, bi pixukide bila nabil. Interesatuek deitu: 678 59 56 38 Bi trastero salgai, Kale Nagusian. Deitu: 943 55 42 37 Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala, reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Sta Barbara 42). Baserriko lanak egingo nituzke. 21 urte ditut. Deitu: 653 714 879 y IRAGARKI MERKEAK y Nicaraguari buruzko erakusketa eta hitzaldia aste honetan ERRUMANIAKO musikarekin bukatu da Kultur Arteko Astea Hernanin. Musika alai eta az - karra, Errumaniako lau mu si - kok dotore joa, entzun ahal izan zuten Plaza Berrira ingu - ra tu zirenek. Bi akordeoi, kita- rra bat eta kontrabaju batekin egin zuten estilo errumanoko folk musika. Eguraldiak ez zuen batere lagundu, eta jen- detza haundiegirik ez zen izan Plaza Berrin. Dena dela, kale bueltan zebiltzan gehienek paradatxoa egin zuten laukote- aren aurrean.
Hilaren 19an hasi zen Kul tur Arteko Astea, eta atzo bitarte 4 emanaldi izan dira. Kultur Astea Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzak antolatu du, Hernaniko Udaleko Inmigrazio Arloaren laguntzaz. NICARAGUARI buruzko ema naldiak izango dira aste ho netan Hernanin, HONEK taldeak eta Udal Kooperazio Arloak antolatuta. Gaur hasi eta ostirala bitarte argazki erakusketa izango da eta asteazkenean hitzaldia anto- latu dute. Bai erakusketa eta bai hitzaldia Nicaraguari buruzkoak dira, eta, konkre- tuago hitz egingo emakume- ak iraultza sandinistan izan duen eraginaz eta egin duen lanaz.
“Nicaraguako nekazal emakumeak eta iraultza san- dinista” izena daramakite bai erakusketak eta bai hitzal- diak. Erakusketa gaurtik osti- ral arte egongo da Biterin eta hitzaldia ere Biterin izango da, asteazkenean, 20:00etan. Hizlaria Sonia Vázquez izan- go da, Frente Sandinistako kidea. Hernaniko Udalak diruz lagundu du HONEK taldea- ren Nicara gua ko sentsibiliza- zio kanpaina eta horregatik antolatu du talde horrek era- kusketa Hernanin.
AURTEN HIL DA Buenos Airesen Mario Hernani Ba sile, 83 urte zituela. Argen tinan
jaioa, bere aitak operarekin zaletasun haundia izan zuen eta batez ere Verdi konposito- rearen lanak izan zituen gus- toko. Giuseppe Ver dik berriz, Victor Hu goren “Hernani” antzezlanean oinarrituta ope - ra bat idatzi zuen. Antza de - nez Mario Her nani Basileren aitari asko gustatzen zitzaion opera hu ra, bere seme bati izen hori eman baitzion. Gero, urteen poderioz, hazten joan zen Basile gaztea, eta negozio askotan ibili ondoren altzari zaharren salerosketan sartu zen 1972an bere anaiarekin. Handik urte batzuetara denda jarri zuten Buenos Aireseko San Telmo auzoan. Negozioari izena jartzerako orduan buruari buelta asko eman behar izan zizkioten. Hasiera batean “Britania” izena jarri nahi izan zioten, baina orduantxe Argentina eta Britania Han - dia ren arteko gerra hasi zen Malvina Irlak zirela eta. “Tiem pos” izena ere jarri nahi izan zioten, baina inguruan ba omen zegoen izen hori zuen beste denda bat. Az ke - nean, Basile jaunak, bere emazteari kasu eginez “Her - nani” jarri zion dendari. Sorpresa haundia hartu omen zuen, 1984an herna- niar batzuk dendara sartu eta izenagatik galdezka hasi zirenean. Gero, galderak egin zituztenek Hernani ize- neko herri batetik zetozela esan ziotenean, harrituta geratu zen. 63 urterekin jakin zuen kasualitatez, bere izena nondik zetorren.
altzariak erosten Altzari zaharrak saltzen ditu Buenos Aireseko Hernani dendak ? ...ba al zenekien (Irudia eta informazioa: Maria Jesus Elizondo, Hernani urtekaria 1997) ¥ TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 333288 l DYA: 943 464622 l Autobusak: 943 556662 l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103 % FARMAZIAK l Egunez: Etxebeste Elkano 2 - 943 552087 l
GAUR EGURALDIA BIHAR Asteartean zeruan ostarte zabalak nagusituko dira. Laino batzuk azalduko dira arratsalde-gauean batez ere. Maximoek gora egingo dute nabarmen. (euskalmet) Goizetik lainotsu ikusiko dugu zerua eta zaparradak espero dira. Arratsalde partean zerua garbiago azalduko zaigu. Tenperaturak ez du aldaketa haundirik izango. Bukatu da Kultur Arteko Astea Sonia Vázquez Frente Sandinistako kideak azalduko du emakumeak iraultzan egindako lana, asteazkenean 20:00etan ‘Romilor’ Errumaniako Ijito Orkesta, atzo. ‘Romilor’ Errumaniako Ijito Orkesta, atzo. Download 42.76 Kb. Do'stlaringiz bilan baham: |
ma'muriyatiga murojaat qiling